domingo, 14 de diciembre de 2008

ABESTIAK HAUR HEZKUNTZAN



Abestiak Har Hezkuntzan gauzak eta ezagutzak ikasteko oso metodo ona eta eragingarria da. Haurrek, ondo pasatuz, jakin gabe, ezagupenak barneratzen dituzte.
Hona Hemen haurrek gauza berriak ikasteko abesti batzuk.




1)


"Lenengotxu hori, punta bihetz hori,
beste guztien artian txikia dek hori.
Lara larala...
Bigarrentxu hori, punta bihetz hori,
beste guztien artian nagia dek hori.
Lara larala...
Hirugarrentxu hori, punta bihetz hori,
beste guztien artian luzia dek hori.
Lara larala...
Laugarrentxu hori, punta bihetz hori,
Beste guztien artian bixkorra dek hori.
Lara larala...
Bosgarrentxu hori, punta bihetz hori,
beste guztien artian lodia dek hori.


*Eskuen behatzen izena ikasteko abestia da.


------------------------------------------------------------

2)GORPUTZA
Buru bat nik daukat pentsatzeko
Bi begi ditut ikusteko
Sudur bat nik daukat usaintzeko
Bi belarri ditut entzuteko
Bi esku ditut ukitzeko


*Gorputz atal batzuen funtzioa ikasteko
-------------------------------------------------------------

3) URTE AROAK




Udaberri atzetik
udara
udazkena
eta negua

*Urteko aroak ikasteko abestia da




jueves, 11 de diciembre de 2008

POCOYO eta bere lagunak


-Pocoyo marrazki bizidun batzuk dira, ume gehienek ikusten dituztenak. Txikientzat oso gomendagarriak dira.
Pertsonai batzuk zeintzuk diren azalduko dut.

1)Nor da Pocoyo?

Marrazki biziduneko ume jatorra eta dibertigarria da. Jolastea eta egunero gauza berriak ikastea asko gustatzen zaio. Beti abentura batean sartuta dago.
----------------------------------------------------
2)Nor da Elly?
Elefante eme arrosa bat da. Oso alaia da. Taldearen handiena da. Indar eta koordinazio fisiko handia dauka. Horrela, patinetean ibili, gauzak altxatu eta eta ballet-a dantzatzea asko gustatzen zaio.
-------------------------------------------

3)Nor da Pato?

Pocoyoren lagun onena da. Animalia fidelgarria da. Zikinkeria ez du batere gustoko.
















DENBORA LIBREA






Klaseetan zehar umeek nahi dutena egiteko denbora librea dute. Horrela, klasearen atzeko aldean dauden jostailuekin jolasten dute.






Era askotako jostailuak dituzte, bere nahien eta gustuen arabera. Gehien dituzten objetuak panpinak eta pelutxeak dira.






Batzuk bakarka egoten dira. Beste batzuk, berriz, pertsona gutxiko taldeetan. Nire klasean, gehien nabarmentzen zena, hirukoteak, bikoteak edo pertsona batez eratutakoak ziren.






martes, 9 de diciembre de 2008

ELURRAREKIN JOLASTERA!!!




Egun batean elurra ario zen, orduan irakasleak kalera joatea proposatu zien. Eskola ondoan belardi bat zegoen, horrela, hara joatea erabaki zuten.




Atera baino lehen umeei bufandak eta txanoak jartzeko eskatu zien, bestela hotzak geratuko ziren.




Klasetik binaka eskutik atera ziren. Oso zoriontsu eta alaiak zeuden, elurrekin jolasteko gogo handia zuten.








lunes, 8 de diciembre de 2008

OLENTZERO DATOR!!



Olentzero laster dator, beraz umeak jai honekin erlazionaturiko jarduerak egin dituzte.

Hasteko Olentzeroren historia irakasleak kontatu du.Gizon bat zen, menditik opariak umeei ekartzen zizkien.

Bigarrenez, marrazki bizidunak ikusi dituzte. Han Olentxeroa agertzen zen. Ipuin moduan haren istoria kontatzen zen.

Hirugarrenez, Olentzeroren txapela irakasleak moztu zituen. Umeek txapela beltzez margotu behar zuten.

MARRAZTEN




Haur Hezkuntzan marraztea osos jarduera arrunta eta inportantea da. Marrzte asko gustatzen zaie. Haintzat bere pentsamenduak eta ideiak adierazteko modu bat da. Arrazoi batzuengandik marrazki baten bidez bere barnean dutena marrazten adierazten dute. hasteko hitz egiten ikasi ez dutelako; bigarrenez esan nahi dutena hitzez esateko ez direlako gai; hirugarrenez, nahiago dutelako irudi baten bidez gauzak bere barnetik ateratzea. Jarri ditudan arrazoiak daude, baina gehiago aurkitu ditzakegu.




2 urteko umeen marrazkiak garabatoak izaten dira, ez direlako gai errealitatea paper batean marrazteko. Horrela, trazu eta forma ezberdineko marrak egiten dituzte. Gainera, ariketa honekin bere eskuak garatu eta geroago bere behatzak hobeto kontrolatzen dituzte. Garapen psikomotorean jarduera honek nagusitasun handia dauka. Horrez gain, kolore ezberdinekin esperimentatzea gustatzen zaizkie.

JOLASEN GARRANTZIA

Haurraren hezkuntzan jolasek paper garrantzitsua dute. Haur hezkuntzan irakasten den gehiena jolasen bidez ematen da. Jolas ezberdinak daude haurrekin jolasteko. Haien bidez jakintza ezberdinak transmititu ditzakegu. Jolasen bidez haurrek, nahiz eta kontua ez eman, balore asko ikasten dituzte, adibidez, arauak, parte hartzen, etb...Hau da, era inkonstientean.

Haurren garapenean jolasak inportantzia asko dauka. Teoria ematea ezinbestekoa da, baina jolasei esker teoria hori praktikan jarri eta modu inplizituki egiten dute.

Haur Hezkuntzan, hain zuzen ere, niri tokatu zaidan adinetan, jolasak garapen psikomotorea garatzeko balio dute. Lehenengo urteetan oso jakintzak barneratzea oso inportantea da, horretarako jolasek paper ezinbestekoa dute.

Joku eberdinak egon daitezke. Adin honekin nagusitasun handia jolas funtzionalek eta sinbolikoek hartzen dute. Bigarren multzo honetan, proiekziozkoak eta asimilaziozkoak aurkitu ditzakegu.