domingo, 14 de diciembre de 2008

ABESTIAK HAUR HEZKUNTZAN



Abestiak Har Hezkuntzan gauzak eta ezagutzak ikasteko oso metodo ona eta eragingarria da. Haurrek, ondo pasatuz, jakin gabe, ezagupenak barneratzen dituzte.
Hona Hemen haurrek gauza berriak ikasteko abesti batzuk.




1)


"Lenengotxu hori, punta bihetz hori,
beste guztien artian txikia dek hori.
Lara larala...
Bigarrentxu hori, punta bihetz hori,
beste guztien artian nagia dek hori.
Lara larala...
Hirugarrentxu hori, punta bihetz hori,
beste guztien artian luzia dek hori.
Lara larala...
Laugarrentxu hori, punta bihetz hori,
Beste guztien artian bixkorra dek hori.
Lara larala...
Bosgarrentxu hori, punta bihetz hori,
beste guztien artian lodia dek hori.


*Eskuen behatzen izena ikasteko abestia da.


------------------------------------------------------------

2)GORPUTZA
Buru bat nik daukat pentsatzeko
Bi begi ditut ikusteko
Sudur bat nik daukat usaintzeko
Bi belarri ditut entzuteko
Bi esku ditut ukitzeko


*Gorputz atal batzuen funtzioa ikasteko
-------------------------------------------------------------

3) URTE AROAK




Udaberri atzetik
udara
udazkena
eta negua

*Urteko aroak ikasteko abestia da




jueves, 11 de diciembre de 2008

POCOYO eta bere lagunak


-Pocoyo marrazki bizidun batzuk dira, ume gehienek ikusten dituztenak. Txikientzat oso gomendagarriak dira.
Pertsonai batzuk zeintzuk diren azalduko dut.

1)Nor da Pocoyo?

Marrazki biziduneko ume jatorra eta dibertigarria da. Jolastea eta egunero gauza berriak ikastea asko gustatzen zaio. Beti abentura batean sartuta dago.
----------------------------------------------------
2)Nor da Elly?
Elefante eme arrosa bat da. Oso alaia da. Taldearen handiena da. Indar eta koordinazio fisiko handia dauka. Horrela, patinetean ibili, gauzak altxatu eta eta ballet-a dantzatzea asko gustatzen zaio.
-------------------------------------------

3)Nor da Pato?

Pocoyoren lagun onena da. Animalia fidelgarria da. Zikinkeria ez du batere gustoko.
















DENBORA LIBREA






Klaseetan zehar umeek nahi dutena egiteko denbora librea dute. Horrela, klasearen atzeko aldean dauden jostailuekin jolasten dute.






Era askotako jostailuak dituzte, bere nahien eta gustuen arabera. Gehien dituzten objetuak panpinak eta pelutxeak dira.






Batzuk bakarka egoten dira. Beste batzuk, berriz, pertsona gutxiko taldeetan. Nire klasean, gehien nabarmentzen zena, hirukoteak, bikoteak edo pertsona batez eratutakoak ziren.






martes, 9 de diciembre de 2008

ELURRAREKIN JOLASTERA!!!




Egun batean elurra ario zen, orduan irakasleak kalera joatea proposatu zien. Eskola ondoan belardi bat zegoen, horrela, hara joatea erabaki zuten.




Atera baino lehen umeei bufandak eta txanoak jartzeko eskatu zien, bestela hotzak geratuko ziren.




Klasetik binaka eskutik atera ziren. Oso zoriontsu eta alaiak zeuden, elurrekin jolasteko gogo handia zuten.